Euskera

.........
Jarduerak \ Hitzaldiak eta prestakuntzazko jardunaldiak
.
  Hitzaldiak eta prestakuntzazko jardunaldiak

Gipuzkoako foru aldundiko Gizarte Politikako Departamentuarekin hitzartutako ADOBIDE programa.

Adopzioan murgildutako familiei zuzenduta eta Gipuzkoan adopzioan interesaturik dauden hainbat familiei.

Adopzioan adituak diren profesionalen kolaborazioarekin.

Adopzio-aurre eta Adopzio-ondorenerako hitzaldiak.

2 ordutako iraupenaz hitzaldiak eta 4 ordutakoak jardunaldiak.

Parte-hartze metodologia.

Helburuak

Ume Alaia Gipuzkoak adopzio-familiei formakuntza iraunkorra eskeintzen die. Ume Alaiatik beharrezkoa ikusten dugu, adopzioan adituek zuzenduko duten formakuntza guneak garatzea. Gune hauek lagungarri izango zaizkigulako gure haur adoptatuen beharrei aurre egiteko. Era berean gure arteko hartu-emana eta emozio-sostengu bezala baliogarria iruditzen zaigu.

Ludoteka zerbitzua

Larunbatetan, hitzaldiak dirauten bitartean, elkarteak ludoteka zerbitzua eskeintzen du. Hiru begirale haurren jolasa antolatzen eta zaintzen jardungo dira bitarte horretan.


2010ko heziketa hitzaldien egutegia

 

UME ALAIA Gipuzkoa - Adopzio-familien elkartea - Asociación de familias adoptivas
Zarategi Pasealekua, 100 - Edif.Txara - Intxaurrondo
20015 Donostia - Gipuzkoa
Tel.zk. 943-24 56 06 - T.mugikorra 655 72 69 11 -
Posta elektronikoa: umealaiagi@euskalnet.net