Euskera

.........
Orrialde nagusia
.
  Hurrengo ekintza

Bazkideentzat kultur irteeraldia uztailak 11an igandea

Arrikrutzeko kobazuloak bisitatzera Oñatin

10:45tan kobazuloetako parkinean zita. Lagundutako bisita ordubetekoa izango da. Ondoren Aranzazura igoko gara bertan bazkaldu, paseatu eta inguruak ikustea. Bazkaria eraman behar da. Kobazuloan 10ºko tenperatura dago, beraz beroki eta oinetako egokiak eraman.

Bisitarako taldeak antolatu ahal izateko posta elektronikoz edo telefono bidez abisatu uztailak 8a baino lehen. Taldeetako lagun kopurua mugatua da.

 

  Nerabeentzako tailerren Komunikatua

Jasotako argibide-eskaerei erantzuna eman nahian, Ume Alaia Gipuzkoan nerabeak dituen familientzat zerbitzu berezia eskeini nahi dugu.

Gure proposamena, nerabeak dituzten guraso tailerrak antolatzea izango litzake, orain arte martxan dauden tailerren antzera.

Aldi berean, nerabeen tailerra antolatu, orain arte martxan dauden haurren tailerren antzera.

Biak ezaugarri berdinarekin, hau da, haur adoptatuen nerabezaroan zentratuak.

Tailer hauek independenteak izango lirateke, baina familiak horrela erabakiko balu famili osoak parte hartu ahal izango luke, bakoitza dagokion taldean sartuta.

Guraso tailerrak osatzeko, gutxienez, 10 edo 12 partaidekoak izan beharko lirateke eta nerabeen tailerrak berriz, gutxienez 6 edo 8koak.

Interesatuak zaudeten guztioi elkartearekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu, benetako eskaeren arabera, proiektuaren bideragarritasuna baloratzeko asmoarekin.

 

  Haurrentzako tailer psiko-hezitzaileen oharra

Haurren taillerretan interesaturik zaudeten guztiok, elkartearekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu, taldeak osatzeko asmoarekin.

Informazio gehiago...

 

 

UME ALAIA Gipuzkoa - Adopzio-familien elkartea - Asociación de familias adoptivas
Zarategi Pasealekua, 100 - Edif.Txara - Intxaurrondo
20015 Donostia - Gipuzkoa
Tel.zk. 943-24 56 06 - T.mugikorra 655 72 69 11 -
Posta elektronikoa: umealaiagi@euskalnet.net