-
Orain arte haurtzaindegi zerbitzua izan dugun arren, zerbitzua hobetzearren aldaketak egitea beharrezkoa ikusten dugu.
Hemendik aurrera LUDOTEKA izena emango diogu, haurtzaindegiak beste zerbitzu mota ematen duelako (elikadura, pardela aldaketa…) guk eskaini ezin duguna. Beraz Ludoteka egokiagoa iruditzen zaigu eskaintzen dugun zerbitzuagatik.
Taldeko arduradunak, adinaren arabera ekintza ezberdinak antolatuko ditu.
Haur batzuk, ekintza hauetan parte hartzeko oso txikiak direla frogatu dugu, gurasoengandik banantzeko ere ohiturarik ez dute beraz negarrari ekiten diote, bakarkako arreta eskatuz. Beraz hemendik aurrera zerbitzu hau 3 urtetik gorako haurrei bakarrik eskainiko zaie.
Ludotekak 30eko plaza-kopurua izango du, hauetatik 25 bazkideentzat eta beste 5ak beste familientzat.
Ezin bestekoa izango da hitzaldia baino, bi egun lehenago izena ematea. Izena eman ez dutenak ezingo du bertan gelditu.
Aldaketen helburu bakarra beharrei eta aukerei egokitzea da.
|