| |
-
Ume Alaia Bizkaian jaio zen 1994an eta Gipuzkoan 2001ean, adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi duten guraso batzuen ekimenari Esker, guk edo gure seme-alabek, bide hau ekitean aurki genitzakeen balizko oztopo edo arazoei aurre egiteko asmoarekin.
Ume Alaia Gipuzkoa irabazteko asmorik gabe osatu den elkartea da, eta bi legetan babestu da hartarako; lehena, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 martxoaren 22ko Lege Organikoa; eta bigarrena, Euskadiko Autonomia Estatutuko 9 eta 10.13 artikuluei jarraiki Euskal Legebiltzarrak onartutako Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea. Elkarte hau Elkarteen Erregistroan izena emana dago, AS/G/13691/2008 zenbakiarekin.
Aipatu elkartea Elkarteei buruzko legepean jardungo da; bere gobernu organoek erabakitako Estatutuen arabera jardungo du, horiek Legearekin bat egiten duten heinean, hots, Legeen, Estatutuen eta Eusko Jaurlaritzak onar ditzakeen arauzko xedapenen aurka ez doazen heinean.
|
|
|
|
UME
ALAIA Gipuzkoa - Adopzio-familien elkartea - Asociación
de familias adoptivas
Zarategi Pasealekua, 100 - Edif.Txara - Intxaurrondo
20015 Donostia - Gipuzkoa
Tel.zk. 943-24 56 06 -
T.mugikorra 655 72 69 11 - Posta elektronikoa: umealaiagi@euskalnet.net
|
|