Log Cora

Ongi etorria UME ALAIAko web orrialdea
Castellano / Euskera


UME ALAIA
Bizkaian jaio zen 1994an eta Gipuzkoan 2001ean, adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi duten guraso batzuen ekimenari Esker, guk edo gure seme-alabek, bide hau ekitean aurki genitzakeen balizko oztopo edo arazoei aurre egiteko asmoarekin.

UME ALAIAn parte dugun familiek pentsatzen dugu aita eta ama izateak, harreman biologikoak konpartitzeaz gain, adierazi nahi duela haurrak bihotzean jaiotzen direla eta, nondik datozenaz aparte, aita eta ama egiten gaituztenak eguneroko maitasuna, jarduna eta dedikazioa direla.

UME ALAIA, horretaz gain, CORAren kide sortzailea da (Coordinadora de asociaciones en defensa de la adopción y el acogimiento), kontziente izanik lan egin behar dela adopzioa edo familien aniztasuna normaltasun osoz trata daitezen eta ez dezaten eragin gure seme-alaben integrazio normalean.

Elkarte modura, erakundeengana iristeko ahalegina egiten dugu, beraiekin elkarlanean aritzeko eta, ahal den neurrian, adopzioaren prozesua hobetzeko. Aldi berean, beraien laguntza jasotzen dugu, izan ere, proiektuetako batzuk finantziatzen laguntzen gaituzte.

 

UME ALAIA - Adopzio-familien Elkartea